Noticias

Eldar Nebolsin, Musikeneko irakasleak, Sviatoslav Richter nazioarteko piano lehiaketa irabazi

Redacción
Eldar Nebolsin, Musikeneko irakasleak, Sviatoslav Richter nazioarteko piano lehiaketa irabazi
6,6E-05

Musikenen piano espezialitatean Kamera Musikako irakasle den Eldar Nebolsinek, Sviatoslav Richter nazioarteko piano lehiaketan lehenengo saria eta Mozarten kontzertuaren interpretazio hoberenaren saria ere lortu ditu. Lehiaketa hau ekainean izan da Errusian, eta aurten sortu dute errusiar pianojole ospetsua jaio zela 90. urteurrena dela eta.

Nebolsin 1974. urtean jaio zen Tashkenten (Uzbekistan). 12 urte besterik ez zituela, “Errusiar pianojole gazteak” lehiaketan lehenengo saria irabazi zuen. Bi urte beranduago, “Concertino Radio Praga” lehiaketa ospetsuko lehenengo saria jaso zuen. 1991. urtean, Reina Sofía Goi Mailako Musika Ikastegian bere heziketa jarraitzeko Madrilera joan zen. Bera karrera internazionala 1992.urtean hasi zen, Santanderko XI Nazioarteko Piano Lehiaketan izan zuen arrakastaren ondorioz. Espainiko, Europako eta Amerikako oskestra nagusienekin jo du.

Gaur egun, Eldar Nebolsin bere jarduera kontzertistikoaz gain, Kamera Musikako irakaslea da bai musikenen eta baita Reina Sofia Goi Mailako Ikastegian ere.

Bukatzeko azpimarratu, uda honetan Nebolsinek piano irakasle gisa parte hartuko duela XXI Zumaiako Nazioarteko Musika Jaialdian.

Comentarios
Para escribir un comentario debes identificarte o registrarte.
🎂 Mundoclasico.com cumple 30 años el 1 de mayo de 2026

Desde 1996, informamos con independencia sobre música clásica en español.

Para disfrutar plenamente de nuestros contenidos y servicios, regístrate ahora. Solo lleva un minuto y mejora tu experiencia como lector.

🙌 Registrarse ahora